XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SABIN IRAKASLEA GURE JARRAIBIDEUrresti'tar Jon'ek (
Aspaldion EUZKO-GAZTEDI aldizkaria irakurtzeko gogo andi barik arkitzen nintzan.
Egia esateko, ez nuen irakurtzen.
Alako baten, Lotazillako
Atsegingarria izan da neretzat benetan, zenbaki au irakurkeran nik beti nai izan ditudalako idazlan batzu arkitutea.
Lengo eran jarraituz, egoki ta biarrezkoa litzake atsegin izan zaizkidan idazkaion izenak azaltzea.
Bestien artean ire begiz jo dodaz, ta batez be
Ez dago gaiñera zertan asi, emen agertzen, idazleak zer esan nai digun.
Bertan dago argi ta garbi etorkizunaren ugala gaztediak artu biar dabela, alegia:
¿Nundik datorkigu idazkai ori? ¿Nundik etorri leike olako gurari bizia, olako Aberrizaletasuna?
EUZKADI'tik.
Euzkadi'n dagozan euzko-gazte abertzaleengandik bakar-bakarrik.
Atzerrian gagozan euzkaldunak erdiz-erdiz gabiltz, eta ez da arritzekoa...
Bi eratara gertu ditugu gure gogo, bai ta adimena ere.
Batetik ondo bizitzera oitu gera, ta, geure eguneroko ogia
Sendiaren zoriona, gure semeen ikasketak eta zartzarako lasaitasuna iristeko jarri doguz gure indarrok.
Esaera batek, diñon lez,
Onen ondoren ta gure nai ori bete ezkero erakusten dogu gure abertzaletasuna.
Bigarren mallan gelditzen da, ba, Aberria ganako gure maitasuna, eta era orretan, egiten dogun guztia ondo begiratu ta neurtuta egiten dogu.
Olan dala, gure buru-eskeintza aundirik ezin geinke egin eta Aberria azkatu nai baldin badogu, gure buru-austerik gogorrena gurari ori izan biar litzake eta beste gauza guztiak ikuspegi onen aspian jarri biar doguz.
¿ Ezin ete geinkez aldatu era bi auek? ¿ Ezin ete geinke Aberria ganako maitasuna geure buruaren, sendiaren, zartzaroko lasaitasunaren aurretik jarri?
Ori egiten ez dogun bitartean ezin gindezke abertzale deitu.
Gure Irakasleak argi ta garbi esan zigun:
¿ Ta zer da ABERTZALE izatea? Irakasle berak esan zigun:
Aberrian bizi diran gazteak guk baiño sarriago irakurri edo ditute Arana-Goiri'tar Sabin Irakaslearen irakatsiak; maitetsuago artzen ditute noski, edota Aberri maitearen miñ samiña ezurretaraño sartuta daramate.
Nola nai ere, benetako oparia eskeintzen ari dira ta guri ere geure buruaren eskeintza eskatzen.
Ikasi daigun Irakasleagandik, gure Aberria biotzez maitatzen eta berak nai zituen bezelako abertzale zintzoak izaten, eta orduan iritxiko degu Aberriarentzat, opa diogun AZKATASUN betea.